viernes, 30 de septiembre de 2011

Zer da wikia? Nola aplika daiteke hezkuntzan?

Wiki bat webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzeko aukera duten. Honela, wikiak elkar-idaztera bultzatzeko modu egokienak dira.


Baina, nola aplika daiteke wikia hezkuntzan?

Wikiaren erabilerarekin konstruktibismo izeneko ikaskuntza pedagogikoa ahalbidetu daiteke. Teoria honek dioenez, ezagutza eraiki egiten da pertsonen arteko elkarrekintzan. Honela, ikasleek web orri bat sor dezakete, ikasle ezberdinek egiten dituzten aportazioekin gai batekiko ezagutza eraikiz. Gainera, ikasleren bat esandakoarekin ados ez badago, hau modifikatzeko aukera du.

Aurrekoaz gain, ikasleek ezagutza informazioan bilakatzeko gaitasuna garatzen dute. Izan ere, wikiarekin artikuluak idatzi daitezke. Artikulu hauen eraketan ikasle askok har dezakete parte, pertsona askoren artean eraiki dezaketelarik artikulua.

Honela, klasekideen artean komunikazioa sustatzen du, hierarkiak hautsiz. Ikasleek, adituek (irakasleek) idatzitako dokumentuez gain, beren kideek sortutako artikuluak eta ezagutza konpartitu ditzakete.

Klasekideen arteko komunikazio honetan, ikasleek proiektu amankomun bat ere eraman dezakete aurrera, wikiko espazioan bakoitzak bilatu duen informazioa igoz, beren ikaskideek dutenarekin osatuz eta birformulatuz. Honela proiektuaren zirriborro nahiz azken lana elkarrekin burutu dezakete fisikoki elkarrekin egon gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario