BEHI AZIENDA ARRAZAK


2. MONTXINA BEHI AZIENDA

Ofizialak ez diren beste izen batzuk:
Montesina.
Zuzenak ez diren izenak: Montxina.
Non dagoen hedatuta: Enkarterriak (Bizkaia), Kantabriako ekialdean eta
Burgosko iparraldean.
Errolda: 90 (emeak).
Zein egoeratan dagoen: KRITIKOA.
Zein azokatan ikus daitekeen: Markinan (Bizkaia) urriaren bigarren larunbatean burutzen den Euskal Herriko Arrazen Erakusketan.

DESKRIBAPENA

 

    Bizkaia eta Kantabriaren arteko mugan dago behi azienda-espezie honen jatorria. Arabako ipar-mendebaldean eta Burgosko iparraldean ere ikus daitezke buruak, baina gero eta ugariagoak dira haragi gehiago ematen duten espezieekin gurutzatutako animaliak. Basatiak edo erdi basatiak dira animalia hauek eta ustiaketa estentsiboa egiten da horiekin. Malkartsuak, zuhaitzez beterikoak eta larredunak diren mendietan bizi ohi dira. Landatarrak
dira oso, neurri txikikoak eta behi gaztain-kolorekoak eta ahurrak diren taldekoak dira. Aipagarria da zer nolako amatasuna adierazten duten. Mendirakoiak eta iheskorrak dira animalia txiki hauek. Kanpoko behien presioaz gain, haragitarako arraza diren presioa ere jasan behar izan dute behi hauek, ekialdean piriniotako behien presioa eta Kantabria aldean Tudanka behiena, alegia.
    Arraza honetako animaliak neurri txikikoak dira (bizkar-gurutzearen garaiera 120 zm.koa da emeetan eta 130 zm.koa arretan). Azalera, gorria, gaztain kolorekoa eta itsas-gorria da, nagusi direlarik tonalitate ilunak. Borla beltza daukate buztanean, begi beltzak, aho zuria, kopeta aldean, bizkarrezurrean eta kopeta-ileetan zuriuneak agertuz. Adarrak txikiak dira, zirkulu-formako ebakidurakoak, zuriak oinarrian eta beltzak muturrean, meheak, parentesi ikurraren itxurakoak, aurreraka eta goraka begira. Goitik behera zabaldu ondoren, emeek 150 bat kg. eta arrek 200 bat kg. eduki ohi dute. Ganadu suharra da, eraso egiten duen horietakoa, eta aintzinetik erabili izan da zezenketetarako herrietako
Montxina arrazako arra                   Montxina arrazako arra

edo familia arteko jaietan, horietan gehiago eskatu baitituzte behiak zezenak baino.
    Buru proportzionatua daukate, nahiko goian. Tupea ez da betea eta aurpegiabaino kolore ilunagoa dauka. Garatu samar daukate lepapea. Bizkar-gurutzea lepaldea baino beherago daukate. Enborraren luzera ertaina da, laua eta oso sakona. Erroek azal despigmentatua daukate eta ez dira oinarri zabalekoak. Erro horiek ile luze eta finez estalita daude. Zerra, motza eta estua da. Buztana atzealdean sortzen da eta masloak uztai itxura ematen dio. Lehoi itxurako arraza da honako hau, muki-zuntz eta apatx beltzak dituena. Ilea, zakarra eta luzea da. Lehendabiziko erditzea lau urte dutenean gertatzen da eta gehienetan bi urtetik behin izaten dute erditzea. Erdi basatia izateak eta basoetan era estentsiboan bizi izanak zaildu egin du abeltzainen lana, eta beraz, Billano arrazako txakurrak behar izaten dituzte harrapatu ahal izateko. Azken urte hauetan nabarmen gutxitu da Bizkaiko lurraldean behi hauen errolda eta gaur egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen.