BEHI AZIENDA ARRAZAK


3. PIRINIOETAKO BEHI AZIENDA

Ofizialak ez diren beste izen batzuk:
Euskal arraza.
Non dagoen hedatuta: Euskal Autonomi Erkidego (EAE) osoan, Nafarroan,
Aragoian eta Katalunian
Errolda: 4235 EAEn 1995ean.
Zein egoeratan dagoen: ARRISKUTIK KANPO.
Zein azokatan ikus daitekeen: Markinan (Bizkaia) urriaren bigarren
larunbatean burutzen den Euskal HerrikoArrazen Erakusketan eta Gernikan
(Bizkaia) urriaren lehen asteleheneko Azokan, bertan lehiatzen baitira
Pirinioetako arrazako bururik onenak.

DESKRIBAPENA

 

    Euskal Autonomi Erkidegoan haragitarako erabiltzen diren behi aziendenartean honakoa da hedatuena. Neurri ertainekoak dira, ortoideak etaproportzio longilineoak dituzte. Ilehoriak, gari-kolorean hasi eta kremakolorera arte dauden tonalitatekoak izan daitezke. Ustiaketari dagokionez, sistema mistoa erabiltzen da, mendiko larreak aprobetxatzen direlarik. 1905ean, Donostian (Gipuzkoa), Pirinioetako behi azienda arrazen lehen Liburu Genealogikoa sortu zen. Haragia emateko eskaintzen dituen aukera bikainak direla eta, urtetik urtera hazten dira bai etekinak eta baita erroldak ere. 1995eko abenduaren 31an, Pirinioetako behi azienden erroldan 26.511 buru zeuden, eta horietatik 4.235 EAEko hiru lurraldeetako Pirinioetako behi azienden elkarteetan zeuden errejistratuta. "Hautaketa" izeneko metodoa erabiltzen da arraza honekin hobekuntza genetikoa lortzeko. Horretarako, ondorengoei ezaugarririk onenak eman diezazkieten buruak aukeratzen dira. Ingurune erako arraza da, neurri ertaineko burukoa, ile kizkurrez beteriko bekoki zabalekoa. Adakera sendoa du oinarrian, garondoan zehar luzatzen delarik. Zuri-nakaratuak dira adarrak eta adarmutur horiska izan ohi dute, lira eran eta zenbaitetan espiral modura egon daitezkeelarik. Belarrien neurria ere ertaina da, barrualdean ile fina edukitzen dutelarik. Bizkarraldea zuzena izaten da, bular zabala eta buztana hazten den lekua arku itxurakoa. Muki-zuntzak arrosak eta kolore bakarreko azalera dute, gari-kolorekoa, begi, mutur, azpizuri,  besape eta hankek kolore degradazioak agertzen dituztelarik. Pirinioetako arrazako arra                Pirinioetako arrazako arra

    1988ko otsailaren 26ko EBOan agindutakoaren arabera, Pirinioetako behi azienda arrazen Liburu Genealogikoa onetsi zen. EAEn hiru dira Pirinioetako behi azienden abeltzainen elkarteak: ASGAPIR (Asociación de Criadores de Ganado Pirenaico de Bizkaia) 1982an sortua; HEBE (Herri Behi Elkartea) 1983an Gipuzkoan sortua eta ARPIEL-VARACA Pirenaico-Arabako Pirenaico Elkartea, 1983an sortua. Hirurak ere CONASPI (Confederación Nacional de Asociaciones de Ganado Vacuno Pirenaico)-ren barruan daude, eta elkarte horren barruan daude Euskadiko, Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako elkarteak. Elkarte bakoitzak bere liburu genealogikoa kudeatzen du eta gero CONASPIk biltzen ditu guztiak. Lan hori hasierako fasean dago. Sorrerako errejistroa itxita dago 1989ko abenduaren 31z geroztik.
    Iparralde eta mugakide duen Akitaniakoa den beste arraza bat ere bada, Akitaniako Horia edo Blonda (Blonde d'Aquitaine), lau arraza nahastetik sortutakoa: Euskal arraza edo aintzinako Pirinioetako arraza, Biarnokoa, Garonakoa eta Quercykoa.